• English
  • |
  • Euskera
  • |
  • Castellano
Diskaren informazioa
Izenburua:Ensemble Diatessaron
Artista:LE BASQUE
Generoa:Dantza barrokoa musika
Errefentzia:NB007
Urtea:2007
Testuak:
Entzun:
Flash is required!

Corrienta "Primer tono" ("Libro de arpa" B. Zala y Galdiano)

LE BASQUE
Ensemble Diatessaron

ENSEMBLE DIATESSARON:

Andoni Mercero, biolin barrokoa
Juan Vega, txirula eztiak, txistu eta silbotea
Elena Martínez de Murgia, ganba-biola
Rafael Bonavita, tiorba, eta gitarra barrokoa
Sebastian Wonner, klabecina
David Mayoral, perkusioa

“LE BASQUE”

 Formen bilakaera aztertuz gero nabaria da Barrokoan dantzak instrumentu-musikarengan izan zuen eragina, suitearen bidez batez ere. Eta suitea, izaera ezberdineko dantzen nahaspila bezala ulerturik, programa honen oinarria da.

 “Ensemble Diatessaron” eta “Erregelak” dantza-taldeak 2005eko maiatzaren 17an Errenteriako Musikaste jaialdian estreinatutako “Le Basque” ikusgarriaren musika jasotzen du grabaketa honek. XVIII. mendeko dantza-musikaren erakusle da, bai Marin Maraisen musika dotore eta bai J.I. Iztuetak bilduriko txistu eta atabaleko euskal musika herrikoia hartuz.

 Programa bost multzotan zatitzen da, XVII. eta XVIII. mendetako estiloak Europako eta euskal musikarengan izan zuen eragina agerian gelditzen delarik.

 Lehenengo multzoak, “Le Basque”, barrokoaren gorte-musika aurkezten du. Izenburua Marin Marais, Jean-Baptiste Lully, Le Clerc edo André Campra bezalako musikagile frantziar ospetsuak beren zenbait lanetan jarritako azpi-izenburuaren oroigarri da.

Bigarren multzoa guretzat erabat ezezaguna den Bernardo de Zala y Galdeanoren lanekin osaturiko suitearekin osatzen da. Musika guztia 1700. urtean Iruñan argitaraturiko “Libro de arpa de D. Bernardo de Zala y Galdiano” jasota dago eta egun jabetza pribatukoa da. Musika egilearena, bilatzailearena edo hartzailearena den ere ez dakigu. Nolanahi ere, kalitate eta frantses-kutsu handikoa da. XVIII. mendea baino lehenagoko nafar musika profanoaren dokumenturik nagusiena da ere.

Hirugarren multzoak euskal musika herrikoian agertzen diren Courante, Rondeau, Sarabande eta Giga erritmoak azaltzen dizkigu. Honek barrokoak euskal-belaunaldi ezberdinei eragin ziela erakusten du. 1824. urtean Juan Ignacio de Iztuetak Gipuzkoako Dantza Gogoangarriak liburua argitaratzen du eta 1826an berriz Gipuzkoako Dantzak, euskal musika eta dantzari buruzko lehenengo bilduma. Lan horren xedea zen antzinako euskal musika eta dantzak babestea eta biltzea, galtzeko arriskuan baitzeuden nobleen jaiak alaitzen zituzten areto-dantzen aurrean (vals edo kontradantza, adibidez). Zenbait doinu aski zaharrak ziren garai hartarako eta XVII. edo XVI. mendekoak izan zitezkeen ere. Honela da Amorea Margaritatxo doinuaren kasuan. XVIII. mendeko bukaeran Wilhelm Freiherr von Humboldt hizkuntzalari ospetsuak euskal lurretan entzundako abesti eta doinu guztiak biltzen ditu, eta baita Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideetatik jasotakoak ere. Iztuetak jasotakoak baino modernoagoak dira orokorrean. Horietako batzuk Europako kultura-ondarean kokatzen dira, hau da, Europa osoan aurkitzen diren doinuak dira ñabardurak ñabardura. Adibidez, Lullyk bere “Air pour les matelots” lanean erabiltzen duen doinua Humboldtek bildutako eta gure diskoan txistuarekin jotako doinuaren oso antzekoa da. Txistua (hiru zuloko txirula, ezker eskuarekin jotzen da eskuinarekin atabala jotzearren) izan da euskal dantzen lagunik hurbilena. Humboldtek laugarrenean afinaturiko txistu luzeago bat aipatzen du bere idatzietan eta egun Silbote deritzon instrumentua izan daitekeela pentsa dezakegu. La=415 mailan afinatzearren, egungo txistuen baino zertxobait luzeago den txistu bat erabili dugu. Iztuetaren idatziak jarraiki, gure ustez aipatu txistua XVIII. mendeko lehen erdian erabiltzen ziren txistuen antzekoa da.

Laugarren multzoa Marin Marais (1656-1728) musikagilearen suitea da eta 1692. urtean honek argitaratutako “Pièces en Trio” liburuan agertzen da. Marais, ganba-biola jole eta musikagile bikaina, Luis XIV erregeak Versaillesen eraikitako gorte dotore eta paregabe horretan aurki daitekeen musikagilerik dotore eta finenetakoa da. Suitean, hau da, izaera poetiko eta deskriptibo eta abarreko dantza eta musikaz hornituriko segida, oinarritzen den frantziar estiloaren defendatzaile sutsua izan zen Italiako musikaren eraginaren aurrean. Azken hau, Corelli eta Vivaldiren eskutik, besteak beste, capriccio, partita eta sonata bezalako musika-forma berriak sartzen hasi zen.

Bosgarren multzoak, Mme. de Mazarredoren musika originalak, W. von Humboldtek XVIII. mende amaierako Euskal Herrian jasotako doinuak edo Mª Josefa Marcaren errepertorioan agertzen diren doinuak hartzen duenak, euskal Ilustrazioa azaltzen digu, hau da, kulturalki irekienetakoa izan den aroa. Estilo berriak betiko erritmoekin uztartu ziren eta, ondorioz, musika herrikoiaren berrikuntza etorri zen. Bukatzeko, A.Vivaldiren (1678-1741) “La Folia" laneko doinu-sorta agertzen zaigu. Folia dantzaren inguruko lehen aipamena XV. mendeko idatzi portugaldar batean ageri da eta XVII. menderako ospetsua eta zabalduta dago Espainian ere. Dantza alai eta eroa, agudo asko zabaldu zen Europan zehar eta musikagile ugari bere harmonia-ereduan oinarritu ziren bariazio ezberdinak egiteko.

Gure eskerrik beroena Jon Bagües eta Peio Otanori, beren laguntza sutsuagatik.

Elena Martínez de Murgía eta Juan Vega

I. Le Basque
1. Entrée pour les Basques (Xerxes 1654), J.B. Lully (1632-1687)
2. Minue Ciegato, Minue del Rey (Libro de arpa de Bernardo Zala y Galdiano       1700)*
3. Le Basque (4ème livre 1717), Marin Marais (1656-1728)
4. Minue I Suite II (Libro de arpa de Bernardo Zala y Galdiano 1700)*
5. La Bourrée de Basque (Receüil de Contredanses, R.A. Feuillet, 1704), Ch. N. Le Clerc (1706-1774)
  . La Gasconne (Receüil de Contredanses, R.A. Feuillet, 1704)
  . La Podain (Receüil de Contredanses, R.A. Feuillet, 1704)
  . Lau Puntuak, Tradiziozko euskal doinua
  . La Biscayenne (Camille 1717), A. Campra (1660-1744)

II. Suite (Libro de Arpa de Bernardo de Zala y Galdiano 1700)
6. Minue
7. Corrienta “Primer tono"
8. Sarabande
9. Corrienta “Por el re"

III. Quirón & Axatiña
10. Ouverture «Air pour les matelots», W.v. Humboldt (1767-1835)–J.B. Lully
11. Zezen soinua (Euskaldun Ancinaco ta are lendabicico etorquien dantza i…1826), J.I. Iztueta (1767-1845)
12. Amorea Margaritatxo (Euskaldun Ancinaco ta are lendabicico etorquien dantza i…1826), J.I. Iztueta
  . Prozesio soinua (Euskaldun Ancinaco ta are lendabicico etorquien dantza i…1826, J.I. Iztueta)
13. Urso lüma gris gaxua, Tradiziozko euskal doinua
14. Giga (Euskaldun Ancinaco ta are lendabicico etorquien dantza i… 1826), J.I. Iztueta

IV. Pièces en Trio (1692), Marin Marais
15. Prèlude
16. Fantaisie
17. Sarabande
18. Pasacaille

V. Sarao de Bergara
19. Contrapas, W.v. Humboldt
20. Silbote, W.v. Humboldt
21. Fandango, Mª Josefa Marco (XVIII)
22. Fandango, Santiago de Murcia (1682 -1737)
23. El Cantarico, B. Iñiguez (1840-1902)
24. Zortziko, Mme. de Mazarredo (XVIII)
25. Folias (1705), A. Vivaldi (1678-1741)

 

"Auténtico aire fresco en el autocomplaciente y a menudo reiterativo panorama musical" (Variaciones Goldberg, urria 2007)

"El Ensemble Diatessaron está formado por conocidos intérpretes del ámbito barroco español, que para este trabajo mezclan el violín, la flauta dulce, la viola da gamba, la tiorba, la guitarra y el clave con puntuales intervenciones de instrumentos populares vascos, como el chistu o el silbote. La visión es de un ímpetu, una vitalidad y un colorido tan vibrantes que termina por arrastrar los pies del más adusto de los oyentes" (Pablo J. Vayón DIVERDI)

 

artistak
Artisten ordezkari lanetan, NBMusika euren agenda, promozioa eta, orobat, euren jarduera guztiez arduratzen da, eta jarduera hauek eskatzen dituzten burokrazia guztia ere bere gain hartzen ditu.
informazio gehiago
ekoizpenak
NBMusikak, bere proiektuak kudeatzeaz gain, bestelako ekitaldi, kontzertu, ziklo zein musikaldi antolatzeko edo, behar izanez gero, programazio-lanak egiteko egitura profesionala eskaintzen du.
informazio gehiago

© 2009 NBmusika. · Abisu Legala · Pribazitate politika · Kredituak